Rebel Noise

Rebel Noise 2019ko maiatzean hasi zen talde bezala kontzertuak ematen. Ordutik oholtza gainean aritu dira boskote bezala. Manex arduratzen da bateriaz eta Oihan baxuaz. Kitarren atzean Ando eta Unax daude, eta ahotsa hausten Iturri.

2022ko maiatzean beraien lehen diska kaleratu zuten, Infernuko atean. Punk rock doinuak nahastuz 11 abestik osatzen duten lan borobila.

Kontzertuz-kontzertu ibili ostean 2023ko irailean urtebeteko geldialdia hartu zuten, eta 2024ko irailean haien bigarren lanarekin datoz bueltan oholtzetara, Ahanzturaren Babesean. 6 abestiz osaturiko EPa.