Iparragirre ikastolako bideoklipa - Hazi, hezi eta ametsak sortarazi
Автор: INFORMATIKA IPARRAGIRRE
Загружено: 2025-06-13
Просмотров: 10740
ABESTIAREN LETRA / Letra de la canción:
Gure ikastolaren
bizi ta bizipoz,
ikasleak goizero
zoriontsu gatoz.
Motxila bete gogo,
gogo bete bihotz,
Ipartxorekin asko
ikasteko asmoz.
Zer da ikastola bat
irakasle gabe?
Gureak laguntzeko
beti gertu daude.
Asko zaintzen gaituzte
eta hezi ere!
Gure etxean bertan
bezain ondo gaude.
Gurasoek, geratu
arren atarian,
parte hartu ohi dute
aldian-aldian!
Euskaraz bizi gara
Bilboren erdian
familiek osatzen
dugun familian.
Hazi, hezi eta ametsak sortarazi
Hazi, hezi eta ametsak bizi
Hazi, hezi eta ametsak sortarazi
Hazi, hezi eta ametsak bizi
Ikastolak gogotik
heziko gaitu gu
prest izateko esku,
mingain eta buru!
Ametsak sortarazten
ikasiko dugu
eta gero guztiak
beteko ditugu!
Bizitza beti ez da
erraz bezain eder
arazoak agertu
ahal dira laster
baina ikastolaren
laguntzari esker
ez da egongo lortu
ezin dugun ezer!
Hazi, hezi eta ametsak sortarazi
Hazi, hezi eta ametsak bizi
Hazi, hezi eta ametsak sortarazi
Hazi, hezi eta ametsak bizi
Gure ikastola, gure ikastola,
gure ikastola,
Iparragirre da.
MUSIKA / música: Xabier Aburruzaga
LETRA / letra: Xabier Paya
BIDEOKLIPA/ Videoclip: Erreka.biz
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: