BESTE ZERBAIT - J Martina
Автор: J Martina
Загружено: 12 мая 2020 г.
Просмотров: 59 667 просмотров
2020ko konfinamenduan egindako kanta eta bideoklipa.
Bideoklipa eta Nahasketa: Tobby Records (@tobbyrecords)
J Martina kontaktua: [email protected]
LETRA:
Mahaiaren bueltan familia bat.
Asko ziren, baina ez dut gogoratzen zenbat.
Gora begira errezuan
dantzan suaren inguruan.
Ni ere han nengoen nolabait,
aulkitik altxatzeko seinalearen zain.
Ez didate utziko, badakit,
ulertu dut jokoa jadanik.
Luzeak dira egunak
pentsatzen dut,
luzeago egiten
diruaren truk.
Hainbeste zaratarekin
ezin dut entzun.
Esan ezin daitekeena
nahi dut erantzun.
Baina nik badaukat beste zerbait,
argitzen dit gogoa, zorroztu ere bai.
Eta ikusten dut banaizela
miseriatik at bizitzeko gai.
Lurra eta bizimodua,
kontzientzia bat lapurtua.
Baldintzak gehiegi pisatzen du
ezin badaiteke aldatu.
Eman dizkidate sokak
nire burua lotzekoak.
Eta oraindik ez da bukatu,
guda honek nau zeharkatu
Luzeak dira egunak
pentsatzen dut,
luzeago egiten
diruaren truk.
Baina nik badaukat beste zerbait,
argitzen dit gogoa, zorroztu ere bai.
Eta ikusten dut banaizela
miseriatik at bizitzeko gai.

Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: