Nire "Euskal Herria Mendi Erronka 2015 (67k 3500d+)"
Автор: Gorka Berjon
Загружено: 2015-06-03
Просмотров: 1267
Euskal Herria Mendi Erronka 2015, 66 km-ko mendi lasterketa izugarria larunbatean Leitza ta inguruetan ospatutakoa. Hiru edizio eta ni ere 3. aldiz dortsala gainean. Behingoz eguraldia gure alde, behingoz 66km-etako paisai ederrak gozatzeko aukera..zein politxe den gure Euskal Herria rediooos!! Oilar asko irteeran, nibelazo, errespetua eta ohorea sentiarazten nindutenak. "Korralito" hitzak inoiz baino gehiago bere zentzu guztia isladatzen zuen, jeje. Nire kasuan helburu berezirik ez, lasterketaz gozatzea soilik, aurten horrekin nahikoa, beraz nahiko lasai aspektu hortan.
Entreno falta nabarmena, ta horrela somatzen dut goranzko aldapetan, eguna luzera doa beraz hobe erritmo konserbadore bat mantentzea. Beherazkoetan berriz askoz biziagoa, hoixe neure bentaja, matxetea sartzeko aukera hori. Horrela ttipi ttapa km-ak aurrera, km bertikalean tinko aguantatu eta Aralarrera zoriontsu heldu nintzen malloen bistekin gozatuz. Lasterketa erdia burututa dago, hortik aurrera nere arreoia toketan dau, metemos 5ª eta Lekunberrira ia ohartu gabe ailegatzen naz (46. km-a). Handik azken 20 km falta dira helmuga zeharkatu aurretik, baina hauek oso kabroiak dira, gora ta behera ta berriz ere gora. Agonia latza. Azken bajadak ordea paradisura garamatza, Leitzako plazara, nekea gainean baina irrifarra kendu ezinik. Lasai, errebentauta eta oso pozik sartzen naz helmugara. Sailkapenean 12. postu izugarria, 650 atera ginen, etzegok gaizki!! Denbora, 7 ordu 40 minutu, bai jauna, neretzako lasterketa borobila!!
Eskerrik asko Anuskari dan danagatik, Patxo ta Amaia baita beraien bultzadagatik, hala nola Ansel, Amaia, Iñaki Pazos, km-ak konpartitutako Josu Azkune eta lasterketa hau posible egiten duten bolondres guztiei ere, zarie la ostia!!
Guzti honen laburpena 3 minutuko bideotxo hontan..ez dadila haria eten, jo ta fuegooo!!
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: