TRIKITRAKA TRIKITRON 2005 (3X04) Zumarraga - ''KAKUSIÑA POLITXINELA''
Автор: Txirri, Mirri eta Txiribiton 50 urte
Загружено: 2024-04-01
Просмотров: 7444
Euskal Telebistak 2005. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 3. denboraldiko 4. atala da hau, 2004. urteko azaroaren 30ean Zumarragako Zelai Arizti aretoan grabatua.
Atal honetan, Txirrik puxika batzuk ekarriko ditu geltokira. Puxika ederrenen bila joateko, puxika horiek Mirri eta Txiribitoni utziko dizkio, haiek zaindu ditzaten.
Ondoren, Mirri eta Txiribitoni txantxa bat egiten saiatuko da Txirri. Horretarako, mamuz jantziko da eta geltokiko haurren laguntza ere izango du.
Tartean, Maitanek Pepitto telefonoz deituko du, Pepitto galdu duelakoan. Momentu horretan, beste pertsonaia beldurgarri bat agertuko da. Horretaz gain, haurrek Pelipe trenari jaten emateko ikatz-jaurtiketan arituko dira. Oreka zirko eskolak ere aktuazio bat eskainiko du geltokian.
Azken partean, geltokian zirku bat antolatzeko aitzakiarekin, pailazoekin akabatzeko asmoarekin bueltatuko da Kakusiña geltokira. Horretarako, Kakusiña Politxinela pailazoaz mozorratuta, haren trebetasunak erakutsiko dizkio pailazoei.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: "Eskutxo poliñoa", "Ene txiki", "Narrats-narrats" eta "Altza Pelipe!"
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: