Skopje 2014, hiria parke tematiko bat bihurtu da? Disneyland bat? Las Vegastik pasatako Partenoia?
Автор: Koldo Tellitu
Загружено: 2025-09-12
Просмотров: 417
Skopje 2014 proiektu nazionalistaren helburua Mazedoniako historiaren bertsio zalantzagarri bat goratzea zen, galdutako harrotasun nazionala berreskuratzea eta herrialdeko antzinako ondare kulturala berpiztea. Eta horrekin batera, errealitate bitxi bati buelta ematea: bere historia aberats eta antzinakoa izan arren, Skopjek ez zuen iraganeko monumentu askorik, batez ere 1963an hiriaren %80 suntsitu zelako lurrikara izugarri baten ondorioz, Skopjeren erdialdeko eraikin neoklasiko gehienak barne, hiri eder bat hondatuta utziz
Eta proiektu honen ondorioz Skopje bihurtu zen munduan metro karratuko monumentu gehien dituen hiria. Vardar ibaiaren gaineko zubi batzuetan, 100 metro baino gutxiagoko ibilbidean, alde bietan 20 estatua inguru daude. Eta ez dira monumentuak soilik: Skopjeko erdialdeko eremuan Vardar ibaiak zeharkatzen duen zatian administrazio- eta kultura-eraikin ugari daude, bakoitza arkitektura-estilo desberdin batekoa.
Ikusita, dena apur bat gehiegizkoa dela iruditzen zaizu; antzinako zibilizazio baten eszenatoki arraro batean zaudela sentitzen duzu: Las Vegasetik pasatako Partenoia bezalakoa, estilo historizista, handikeria eta dena oso kitsch: gerlarien estatua oso altuak, zutabe erromatar handiak, poliestilenozko kolore bizidun fatxada neoklasikoak, marmolez estalitako museoak, iturri monumentalak, kolomadiak, Vardar ibaiaren gaineko oinezkoentzako zubiak, baita ibaiko kaietan erromatar galerak... eta lehoi asko. Skopje parke tematiko bat bihurtu da, Disneyland txiki bat? Askok, Skopjeko herritarrek barne, baietz erantzungo genuke.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: