Mazedoniako Independentziaren aldeko Borrokaren Museoa, Skopjeko bisitatuena. Ikusgarria
Автор: Koldo Tellitu
Загружено: 2025-09-30
Просмотров: 237
Mazedoniako Independentziaren aldeko Borrokaren Museoa da Skopjeko bisitatuena, eta herrialdeko erakarpen turistiko nagusietako bat. Independentzia lortu ondoren, Mazedoniako Errepublikako gobernu nazionalistaren helburuetako bat izan zen azken mendeetan mazedoniar herriak izan zuen independentzia-nahia gorestea. Horretarako museo hau eraiki eta erabili zuten. Eta ez zuten gastutan aurreztu: museoa xehetasun guztiekin egin zuten, eta bai eraikina bai barrualdea ikusgarri apainduta daude. Museoan jasotzen dira mazedoniar herriak independentzia lortzeko Otomandar Inperioaren, Turkiaren, Bulgariaren, Alemania naziaren eta Jugoslaviaren aurka aurrera eraman zituen borrokak... Bitxia da ikustea nola mazedoniar komunistak, partisanoak, heroi izatetik zapaltzaile izatera pasatzen dira museoan oso espazio tarte laburrean
Museoak 13 departamentuz osatua dago. kronologiaren arabera antolatuta. bakoitzean XIX. eta XX. mendeko garai ezberdinetan mazedoniar herriaren historia ezagutu daiteke. Bisitariak gertakari historikoak modu erakargarrian ikus ditzake: armak, dokumentuak, argazkiak, mapak, dominak, egunkariak eta, deigarriena, argizarizko irudiak, 200 inguru.
Bisitak Mazedoniako borrokaren lehen garaian hasten dira, bertan Ajdut mugimendua agertzen da, Otomandar Inperioaren aurkako erresistentzia armatua iza zena. XIX. mendeko Otomandar Inperioaren erreformak eta haien aplikazioa Mazedonian azaltzen dira, baita Razlovka eta Mazedoniako (Kresna) matxinadak ere.
Gero 1903ko matxinada, Ilindengo altxamendutik Gazte Turkiarren iraultzara arte ikus dezakegu. Ondorengo gelak Balkanetako gerrak, Lehen Mundu Gerra (1914-1918) eta bi mundu-gerren arteko garaian (1918-1941) kokatzen dira. Horren ostean dator nire atal gogokoena: 1941-1944ko askapen borrokari eskainitakoa. Hemen partisanoek nazien porrotean izan zuten papera azaltzen da.
Museoko azken atala Mazedonia Jugoslaviako federazioaren baitan zegoen garaira dago dedikatua, garai hartan independentziaren aldeko mazedoniarrak jazartu baitzituzten. Halaber, Mazedoniako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko buruzagiak aurkezten dira, Josip Broz Titoren irudiarekin batera.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: