Hondartza Batetan Ehortzia Izateko Eskaera (G. Brassens / X. Lete) - Edorta Amurua
Автор: edorta amurua
Загружено: 2020-09-05
Просмотров: 126
Udazkena joan eta, leihotik begira
Zuhaitzak bilutsik hor ageri dira
Tristuraren solaskide
Neguaren hotzak beldurtu ez gaitzan
Hortaz mintzatzea on den esperantzan
Kanta bat nahi dut moldatu
Pulmoni dobleak edo minbiziak
Auto zikin batek duen maliziak
Epaia jaurti baino lehen
Denboraz nahi ditut paperak prest jarri
Geratu ez nadin gero farregarri
Testamendua konpondu
Lehenengo aginduz, emazte maitea,
Nik alde egitean kontsola zaitea
Samintasunez ez zaitez hil
Ni baino hobeak badira munduan
Eta haietatik norbaiten ondoan
Malkotan urtu zindezke
Izan ez ditudan maitale guztiak
Nire gelan dauden zapata bustiak
Jaurlaritzari uzten diozkat
Kabi ahal baledi haien deseoan
Jende famatuen euskal museoan
Arretaz gorde ditzaten
Urduri balego gure eliz ama
Kontutan harturik noizbait nuen fama
Bere aginduei buruz
Lasaitu dadila, ez zen horrenbeste
Nik ere mundua izan dut herbeste
Beste edonork bezala
Seme-alabarik, ni joan eta gero
Aberri maiteak ez beza espero
Hortaz ez naiz zordun sentitzen
Kausa aberkoirik nonbait baldin bada
Hura burutzeko behar duen adina
Besterenetik har beza
Idazten badute koldar bat nintzela
Abertzale txar bat ohean hil zela
Aurpegirik eman gabe
Erantzungo diet beste mundutikan
Joan ditezela nire partetikan
Bizikletak ferratzera
Azken iraultzaren ordu gorenean
Gerla sakratua bukatzen denean
Urruti egon nahi nuke
Eta zuek ere, o adiskideak,
Hartu itzazue kanpora bideak
Maletak azkar prestatu
Nire gogo, amets, itxaropen larri
Hainbeste hitz alfer esanak elkarri
Kale erdian uzten ditut
Tresna gogaikarri nola diren izan
Suak erretako hondakinen gisan
Haizetan galdu ditezen
Desio bat badut aspaldi buruan
Non utziko nauten han, azken orduan,
Adiskideei esplika
Maldan behera doan bidexka estutik
Zerraldo barruan lagunen eskutik
Eramaten nautenean
Baldin itsas bazter luze hondartsurik
Pinudi sakonen azpian bildurik
Nonbait ere libre balego
Hantxe, lasai lasai, utzi nazatela
Zerua lurrean dastatuz bezela
Atseden on bat gozatzen
Udaberri udazken negu lanbrotsuan
Bizitza bera den udara sutsuan
Kresalak besarka nazala
Lehen zanpatzen nuen hondarraren pean
Izenik ez duten fantasmen bakean
Hilezkor bilaka arte
Bikote gazteak hurbiltzen badira
Desioz beterik elkarri begira
Maitasuna egiteko asmoz
Lotsarikan gabe gainean etzanaz
Mintzaira lizun bat gauari esanaz
Ongi pasa dezatela
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: