PLAZA HAU GUREA DA | Antzezlana osorik
Автор: Ekida
Загружено: 2025-09-12
Просмотров: 896
Ekida arte ekimen sozialistak ekoitzitako antzezlana, 2024ko urtarrilaren 27tik 2025ko ekainaren 21era Euskal Herriko hamaika txokotan emana. 2024ko ekainaren 5ean Iruñeko Burgoen plazan egindako emanaldiaren grabaketa da honakoa.
Hiru gazte langabe dira antzezlaneko protagonistak. Haien plazan eseri dira, egunero bezala, denbora nola edo hala pasatzera, baina laster jabetuko dira plaza hori ez dela uste zuten bezain haiena. Baina norena da? Nola izan daiteke haiena? Zein da bertan nahi dutena egiteko jarraitu beharreko bidea? Haien asmoak lortzeko bidean, baina, gizarte honetako hainbat figurarekin egingo dute topo, eskatzen ari direna eskatzeak zentzurik ez duela konturatzeke, ezinezkoa dela konturatzeke.
Hiru aktore, egurrezko lau kaxa, umorea, musika eta galderak ditu osagai Plaza hau gurea da antzezlanak. Zeren metafora dira hiru gazte langabe? Zeren metafora da plaza bat? Bizitzea egokitu zaigun garaiari buruzko galderak plazaratu nahi ditu antzezlanak, baina ez galderak egite hutsagatik, baizik eta galdera horiei erantzunak bilatzeko asmoz.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: