Ordiziako Martxaren letraren aurkezpena
Автор: XabiZelata
Загружено: 2013-07-22
Просмотров: 792
Ordiziako danborradaren mendeurrena aitzakia hartuta, 2013ko uztailaren 21eko gauean egindako kontzertu berezia. Bertan, Gurrutxagak konposatu zuen Martxa ezagunari Patxi Zubizarretak egindako eta Peio Ramirez-ek moldatutako letra aurkeztu zuten, Beti Argi bandaren musikaz eta hainbat abesbatzen ahotsaz lagundurik (Santa Ana, Oroith, Oroith-Txiki eta Larrun Arri).
Aizkorritik behera,
ibai bat, Oria,
herri bat, Ordizia.
Luze harresia,
luze historia,
bertan gure kabia.
Billapranka zana:
San Bartolome,
hurrena Santa Ana.
Bada zeresana.
Zerana zerala,
etorri gugana.
Izan zen suterik,
baita uholderik.
Ezbehar haietatik
atera ziran onik.
Txindoki magalean pozik,
halaxe sortu zan gure Ordizi.
Goierri bihotzean pozik,
herriak nahi izan zuen hor bizi.
Lehen hala, orain hola,
gero ez jakin nola.
Alkarrekin aterako
gera nola edo hala.
Txindoki magalean pozik,
halaxe sortu zan gure Ordizi.
Goierri bihotzean pozik,
herriak nahi izan zuen hor bizi.
Ikusten al dezu
baserritarra,
artzaina, lorazaina?
Txerremen, sagarra
hor barra-barra,
poltsa beteta
doa kaletarra.
Peri eguna da,
gaur da azoka,
trena dotor gainezka.
Mendeetako
asteazken festa:
hau bezelakorik
munduan ez da!
Entzuten al dezu
behien marruma,
entzuten irrintziak?
Gaztaiarena
da erresuma,
usain-koloreetan
edertasuna.
Euskal Jaiak dira,
ohitura zaharra:
mendia kalean da,
Euskal Herriak
hemen batzarra:
hau bezelakorik
munduan ez da!
Ordiziarrok, ordiziarrok, segi beti bizkor!
Ordiziarra, ordiziarra, beti izan jatorra!
Sumatzen al dezu
larritasunik,
halako makil hotsik?
Buztuntza aldetik
murmurioa
sigi-saga doa
segizioa.
Horra danborrada,
hasi da festa!
Frontoia Beti Alai,
plaza ere bai,
kalejiran blai:
hau bezelakorik
munduan ez da!
Kantaurin Oria,
Urdanetak hala
Munduaren berria
Kantuan herria,
plazan danborrada,
gora Gurrutxaga!
San Juan Bezperako
suak bezala,
erre penak, tristeziak!
Benetako Ondare,
bandak gorazarre,
Guztiok irribarre!
Horra barril hotsa,
danbor abarrotsa.
Martxaren konpasa
geroaren arnasa.
Txindoki magalean pozik,
halaxe sortzen da gure Ordizi.
Goierri bihotzean pozik,
herriak nahi izango du hor bizi.
Lehen hala, orain hola,
gero ez jakin nola.
Alkarrekin aterako
gera nola edo hala.
Hau hala bazan edo ez bazan
sartu dadila azkar kalabazan,
ateratzeko gero martxan
Ordizia gure herriko plazan!
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: