MAPA | Elikadura jasangarria Arabako Lautadan
Автор: SetemHegoHaizea
Загружено: 2024-12-19
Просмотров: 55
Ba al zenekien Arabako Lautadan mapa bat dagoela, elikaduraren kontsumo arduratsua egin ahal izateko? Bertan, kuadrillan elikaduraren arloan kontsumo arduratsuaren alde egiten duten ekimenak daude bilduta: saltokiak, tabernak, jatetxeak, nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena, etab.
Mapa eskuorri batean dago eskuragarri, baina online ere kontsulta daiteke, modu interaktiboan, Open Street Map bidez diseinatutako tresna baten bidez:
https://www.setem.org/euskadi/eu/berr...
Bertan, gutxienez zazpi irizpide hauetako bat duten 59 ekimen aurkituko dituzu:
🔸 Tokiko ekoizpena
🔸 Agroekologia
🔸 Artisau-produktua
🔸 Bidezko Merkataritza
🔸 Emakumeak buruzagi
🔸 Ekonomia Sozial eta Solidarioa
🔸 Ingurumen jasangarritasuna
2024an aurkeztutako eta SETEMek eta Sustraiak Habitat Design kooperatibak bultzatutako ekimenean lagundu dute Landaren Garapenerako Elkarteak eta Lautadako Merkataritzaren Bulego Teknikoak. Horrez gain, Arabako Foru Aldundiaren finantzazioa jaso du, Agroekologiaren bidez lurraldeak eraldatuz izeneko proiektuaren bitartez.
Kontsultatu eta zabaldu ezazu mapa, eta kontsumo arduratsuaren alde egin!
**********
🟠🟠🟠 𝐒𝐄𝐓𝐄𝐌 𝐇𝐄𝐆𝐎 𝐇𝐀𝐈𝐙𝐄𝐀 🟠🟠🟠
📲 Youtube: / @setemhegohaizea
📲 Instagram: / setemhegohaizea
📲 Facebook: / setemhegohaizea
📲 X: / setemhegohaizea
🌍 Web: https://www.setem.org/euskadi
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: