Danspirenaika 2024 Oztibarren
Автор: Aiko Taldea
Загружено: 2024-10-28
Просмотров: 416
Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdearen laguntzaz, Danspirenaika martxan jarri genuen. Danspirenaika dantza tradizionalaz gozatzeko bidai kultural bat da, Pirinioen bihotzean dantzan egin eta dantzatzen ikasteko aukera bat. Aurten, uztailean Hechon izan gara eta irailean Erronkarin izanen gara, eta urriaren azken asteburuan, 26 eta 27an, Oztibarrenen egon garelarik.
Mendiak haranen arteko biderik motzena izan dira beti, elkargune bat, ospakizun amankomuneko toki bat, festa, erromeria eta dantza gune bat, gure kultura partekatu dugun eta oraindik partekatzen dugun sozializazio-gune nagusia. Danspirenaika proiektu parte-hartzailea da, eta dantzarekiko dugun pasioa eta elkartzen gaituen gure hitzik gabeko hizkuntza partekatzen saiatzen gara, edozein mugetatik haratago.
Eta Oztibarre, kulturak mugak gainditzeko duen ahalmenaren lekuko izan da erdiarotik; Donejakue bidearen eraginez, erromesak eta beraien kultura (musika eta dantza barne), bertatik joan eta etorri izan dira mendeetan. Danspirenaika ere horretara dator, harremanak zabaldu eta estutzera, pirinioetako kultura amankomun eta anitza aldarrikatzera.
Danspirenaikak asteburu bateko ikastaroa baino zerbait gehiago izan nahi du; izan ere, ezagutzak partekatzeko gunea izateaz gain, bizipenak, esperientziak, arazoak, konponbideak, lekuak eta abar partekatzeko gunea ere izan nahi du. Horregatik, prestakuntza-saioak, eskolak eta tailerrak bezain garrantzitsuak dira txangoak, plazako dantzak, mahai gainak, dantza-txandak eta parte hartzaileen arteko harremanak zabaltzea. Horregatik, gure tradiziora joz, Garruzeko, Elizondoko edo Benasqueko azokak etortzen zaizkigu burura... Danspirenaika azoka bat bezala pentsatzen dugu, elkartzeko eta trukatzeko gune hori, askotan entretenimenduz eta dibertimenduz lagundua.
Danspirenaika dantza-zaleei zein profesionalei zuzenduta zaie, eta, batez ere, herritarrei, gozamenerako eta dibertsio partekaturako gonbidapen zintzo batean.
Eskerrak eman nahi dizkiogu asteburu honetan lagundu diguten Espelletenia Ostatuari, Maritzuli Konpainiari, Kurruskla Kultur elkarteari, Oztibarrengo Ikastola, Bonuztar Xoriak Dantza taldea eta Euroeskualdeari.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: