ØDEI - Nun da Wally?
Автор: ØDEI
Загружено: 2025-02-09
Просмотров: 12684
Spotify: https://open.spotify.com/intl-fr/arti...
Instagram: / odei_alkimia
Twitter: https://x.com/Odei_alkimia
Facebook: / 100063348661948
Webgunea: https://odei.alkimia.eus/
Harremanetarako: [email protected]
_________________________________________________________________________________________________
HITZAK:
ØDEI - Nun da Wally?
Etxetik atera zortziak aldera
ez dakit gaur bera berriz ene zai zen
Atetik atera eta berriz berbera
militarrak Maubec karrika apaintzen
Lau daude izkinan betiko errutinan,
ze deseroso naizen
Milaka haur hil dituzte Palestinan
ta hemen txakurrak Sinagogak zaintzen
Berak egun on nik uko beri,
ziria ez dit sartuko neri
Ahaztu komeri guziak, segi,
hauei paso kaso lekukoeri
Bi ile apaindegi, kebabak beste bi,
eskegi dituzten panelei bi begi,
Hor ditut zai beren-beregi
Horrelakoei bai egun on deneri,
Gero PMUra,
terrazan eseri kafea ta ura,
Ta hau zer dugu ba ?
dena da pario kario da duda
Soldata ttikiak, desioen muga,
kartoizko zatiak, sosaren kultura,
Nik kafe bat hartzen ari naiz
eta jendea etxea uztera heldu da
Bakotxak bereari dale,
gaur eskupekorik ez bela
Ez naiz diferentzien zale,
banoala, natorrela,
Ikusten dut kale ertzean eskale bikote bat, zerupea du hotela
Erraten da ahazteko edaten dela ba uste dut ahantziek edaten dutela
Nor da nor eta nun da Wally ?
Nun da Wally ? Erran nun den Wally!
Etchegarayren garbiketa: Etxe garaiak garbi eta
Leku bat duzu baldin eta sartzen bazira baldintzetan
Bizirauteko ariketan...
Bi urrats ta zubia, Aturrik hain urri ez du irudia
Odolez bustia bandera guziak
Nun ote da beltz berde gorri zuria?
Geltokitik geltokira,
Gaur nor doa zentzu egokira ?
Mitoak ez ote ziren erori ba ?
Orain erranen dizute « ero dira »
Ez zazula egin harritua tira
Diote hiria handitu hazi da
Ta nik diot kasu filmatua zira
Lerroan jator, orduari zor, masa dago hor,
Jendeak lehenbailehen iritsi nahi luke eta autobusa berandu dator
Nork kiskali nahi du mila zor zonbiak baikor lanera bidali
Autoen motor guziak itzali erran nor den nor eta nun den Wally ?
Nor da nor eta nun da Wally ?
Nun da Wally ? Erran nun den Wally!
_________________________________________________________________________________________________
BIDEOKLIPA:
Zuzendaria & argazki zuzendaria: Aitor Arruti
Gaffer & kamera laguntzaile: Eddy Zelaya, Iñaki Agirrezabalaga
Kolorea: Julen Arregi
ESKER BEREZIAK:
Bizinahi, Mikel del Barrio "Auzoko", Orhi Barroso Gomila, Coiffeur des amis, Pizzeria l'Olivier, Bar Etxe Ona, Carrousel Palace (Manèges Caramel), Baionako Zizpa Gaztetxea.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: