Популярное

Музыка Кино и Анимация Автомобили Животные Спорт Путешествия Игры Юмор

Интересные видео

2025 Сериалы Трейлеры Новости Как сделать Видеоуроки Diy своими руками

Топ запросов

смотреть а4 schoolboy runaway турецкий сериал смотреть мультфильмы эдисон
dTub
Скачать

Donapaleu: Libertimendua 2023 Eskualdunak eta Sorginak

Автор: dantzan. eus

Загружено: 2023-05-11

Просмотров: 671

Описание:

https://dantzan.eus/bideoak/donapaleu...

Burgaintzi dantza taldeko kideek Amikuzeko libertimenduan dantzaturiko Eskualdunak (00:00-01:05) eta Sorginak (1:10-02:15) dantza-jauziak jaso ditugu bideo honetan. Lehena, bi ilaratan elkarri begira kokatuta hasi eta bukatzen dute. Bigarrena hasteko dantzari guztiak bi ilaratan mantentzen dira, baina elkarri begira beharrean plazaren alde berera begira guztiak; eta alde horretara begira denek ilara batean bukatzen dute. Dantzan.eus-en jasota ditugu Burgaintzi dantza taldeak, baina 1989. urtean eman zituzten Eskualdunak eta Sorginak. Amikuzearrek zein luzaidarrek forma horretan plazaratzen dituzte bi dantza hauek.

Dantza-jauziak borobilean dantzatzea da ohikoena, baina bai Eskualdunak eta bai Sorginak lerroan dantzatzen dira. Izan ere, dantza hauek 1920ko hamarkadaren bukaeran moldatu zituen Faustin Bentaberrik oholtzarako. Migel Angel Sagasetak jasotzen du uste duela Sorginak Londresko Albert Hall antzokian estreinatu zirela. Zalantzagarria da estreinaldi data eta leku hori, izan ere Aritz Ibañez ohartu zen Dantzan.eus-en argitaratutako Frantisek Pospisil-en grabazio honetan ikus dezakegula (1:20 minutuan) Bentaberriren dantzariek jadanik dantzatuak zituztela bi dantza-jauzi hauek Ingalaterrara joaterako Baionan. Londreseko emanaldia 1927ko azaroan izan zen eta Baionako irudi horiek urte horretako apirilekoak dira, Baionako Euskal Museoak antolatutako Euskal Festakoak.

Sagasetak dio Bentaberrik Eskualdunak-en doinua bigarren eta bosgarren antrexatetatik hartu zuela eta Sorginak-ena, berriz, lehenengo eta hirugarren antrexatetatik. Sorginak, lauetan erdizka edo satan-dantza doinu berak dira. Aritz Ibañezek ohartarazi gintuen gure dantzetan erabiltzen den doinu hori Piotr Ilich Tchaikovsky-ren Itxaur hauskailua balleteko Haurren lauhazka-ren eszenan entzun dezakegula.

Irudiak: Amaiur Aristi. Eskualdunak eta Sorginak, Amikuzeko libertimendua, Donapaleu, 2023-02-26.

Donapaleu: Libertimendua 2023 Eskualdunak eta Sorginak

Поделиться в:

Доступные форматы для скачивания:

Скачать видео mp4

  • Информация по загрузке:

Скачать аудио mp3

Похожие видео

XXXVII. Aurresku txapelketa (Gipuzkoar erara) - Zarautz, 2025-09-06

XXXVII. Aurresku txapelketa (Gipuzkoar erara) - Zarautz, 2025-09-06

ALTZÜRÜKÜ, Zuberoa. 1999-10-31

ALTZÜRÜKÜ, Zuberoa. 1999-10-31

DONAPALEU SI14

DONAPALEU SI14

Baigorri: Libertimendua 2023 alemanak

Baigorri: Libertimendua 2023 alemanak

Dantzari Dantza

Dantzari Dantza

Euskaldunak

Euskaldunak

Расслабляющая музыка, исцеляющая от стресса, беспокойства и депрессивных состояний, исцеляет #19

Расслабляющая музыка, исцеляющая от стресса, беспокойства и депрессивных состояний, исцеляет #19

Urretxuko Euskal Jaiko Desfilea - Santa Anastasia Jaiak 2023

Urretxuko Euskal Jaiko Desfilea - Santa Anastasia Jaiak 2023

1983ko Ufalak Elgoibarren, bideoa (Txomin Mujikaren testigantza)

1983ko Ufalak Elgoibarren, bideoa (Txomin Mujikaren testigantza)

Счастливой зимы ☃️❄️ Комфортная музыка, которая дарит позитив в 4K UHD для ТВ #indiemusic

Счастливой зимы ☃️❄️ Комфортная музыка, которая дарит позитив в 4K UHD для ТВ #indiemusic

Donapaleu: Amikuzeko libertimendua 2023

Donapaleu: Amikuzeko libertimendua 2023

Euskaldunak eta Sorgiñak

Euskaldunak eta Sorgiñak

ANDRAMAIXEK 1998 (Txupinazoa) - Azkoitia

ANDRAMAIXEK 1998 (Txupinazoa) - Azkoitia

"Manera batez politika egiten dugu egiazki, eta gainera bakarrik euskaraz"

Izan Lekeitio 700 | Bideoklipa

Izan Lekeitio 700 | Bideoklipa

LURRASKA Ingurugiro Zentroa (Bideo Ofiziala) | Baserri Eskola Urdaibai Erreserban

LURRASKA Ingurugiro Zentroa (Bideo Ofiziala) | Baserri Eskola Urdaibai Erreserban

IPARRALDEAREN ORENA: Libertimendua

IPARRALDEAREN ORENA: Libertimendua

SATURRARAN (2025) V.O.S.E

SATURRARAN (2025) V.O.S.E

LH2 Erre zenituzten sorginak

LH2 Erre zenituzten sorginak

Trikitia eta Pandero taldea.

Trikitia eta Pandero taldea.

© 2025 dtub. Все права защищены.



  • Контакты
  • О нас
  • Политика конфиденциальности



Контакты для правообладателей: [email protected]