Mekoleta - Aurrez Aurre (DND, 2021)
Автор: Xabi Aburruzaga
Загружено: 2022-01-07
Просмотров: 3522
Mekoleta Otxandioko auzo txiki bat da, urtero jai herrikoi bat ospatzen duena. Garai bateko giroa altxor gisa gordetzen duen festa, gaur egun arriskuan dagoena. Aburruzagak doinu alaian islatu nahi izan du jai giro hori eta bizitza aldarrikatu eta ospatu. Hitzek, Unai Iturriagaren eskutik, jai giroa gogorarazten dute eta ospakizun horren poza gogorarazten dute.
Mekoleta es un pequeño barrio de Otxandio, que celebra todos los años una fiesta popular. Una fiesta que guarda como un tesoro el ambiente de antaño, hoy en peligro. Aburruzaga ha querido plasmar en la alegre melodía ese ambiente festivo y reivindicar y celebrar la vida. La letra, de la mano de Unai Iturriaga, evoca el ambiente festivo y rememora la alegría de esa celebración.
Mekoleta is a small neighborhood in Otxandio, which celebrates a popular festival every year. A party that treasures the atmosphere of yesteryear, today in danger. Aburruzaga wanted to capture that festive atmosphere in the happy melody and vindicate and celebrate life. The lyrics, by Unai Iturriaga, evokes the festive atmosphere and recalls the joy of that celebration.
Musika: Xabi Aburruzaga - Letra: Unai Iturriaga
Xabi Aburruzaga – Trikitixa eta ahotsa
Eriz Pérez - Gitarra akustikoa eta ahotsa
Jon Cañaveras - Baxu elektrikoa
Koldo Uriarte - Pianoa
Aitor Uribarri - Bateria eta ahotsa
Xabier Zeberio - Biolina
Jose Urréjola - Whistle
Soinu Teknikaria - Unai Mimenza
Otxandiotik hara
dago Mekoleta
altxorra uhartean
bailitzan gordeta
ai, oi, ai, bailitzan gordeta…
Ez zaitez abiatu
galduko zara ta
iristeko behar da
bihotzeko mapa
ai, oi, ai, bihotzeko mapa…
jarraitu haizearen
bandera pirata
Mahaiganean ardaua
zeruan izarrak
Josuren antiparrak
danon irrifarrak
ai, oi, ai, danon irrifarrak
kopla sortu barriak
eta lagun zaharrak
Uharte bat espazio
denboraz harago
gugandik gertu eta
mundutik asago
uharte bat espazio
denboraz harago
ai, oi, ai, han nago banago…
soinuaren hauspoan
kulunka, naufrago
Ezpanak moretzen ta
zerua urdintzen
izar gorrikara bat
eguna argitzen
ai, oi, ai eguna argitzen…
Altuen San Bernabe
bajuen Gordobil
Mekoletako plazan
danbolina dabil
ai, oi, ai, danbolina dabil…
altxorra ostondu da
ametsa ez da hil
Aurrez Aurre (2021, DND)
Xabi Aburruzagak 2021an zehar zuzendu eta ekoitzia / Dirigido y producido en 2021 por Xabi Aburruzaga.
Harremanetarako / Contacto:
[email protected]
(+34) 609 486 758
www.aburruzaga.eus
Jarrai gaitzazu sare sozialetan / Síguenos en las redes sociales:
Facebook: / xabiaburruzagaoficial
Instagram: / xabiaburruzaga
Twitter: / xabiaburruzaga
YouTube: / @xabiaburruzaga
Spotify: https://open.spotify.com/artist/3GZgO...
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: