ILARGIAREN SEKRETUAK BASO MAGIKOAN: GORKA SALEGIREN BISITA INSPIRATZAILEA
Автор: Zumaiena
Загружено: 2025-10-25
Просмотров: 400
Pasa den astean, Baso Magikoan esperientzia magiko bat bizi izan genuen: Gorka Salegik, gure ikasleetako baten aitak, ilargiaren eragina naturaren erritmoetan azaltzeko saio zoragarria eskaini zigun.
Bere azalpenen bidez ikasi dugu nola aldatzen diren baratzeak eta mareak ilargiaren faseen arabera, eta zein den zuhaitzak kimatzeko unerik egokiena. Adibide bitxi eta errazekin erakutsi digu ilargiak ez dituela gauak argitzen soilik, baizik eta Lurreko bizitzaren erritmoa ere markatzen duela.
Taldeak arreta handiz entzun, galderak egin eta bere bizipenak partekatu zituen. Naturarekin konektatzeko eta atari zabalean ikasteko aukera ederra izan zen.
Eskerrik asko, Gorka, zure jakinduria eta pasioa gurekin partekatzeagatik!
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: