Izaki Gardenak - Antxeta Zuzenekoak
Автор: Antxeta Irratia
Загружено: 2025-01-31
Просмотров: 2410
Sei urtez diskorik argitaratu gabe eta lau urtez kantu berririk zabaldu gabe egon ondoan, joan den azaroan aurkeztu zuen “Orube” diskoa Izaki Gardenak taldeak. Soinu, hitz eta estetika landuekin, barnera bezain kanpora begiratzeko deia da “Orube”.
Hiru lan luzek, labur batek eta zuzeneko disko batek biltzen dute Izaki Gardenak taldearen ibilbidea, streaming plataformetan edo norberaren apalategietan begiratuz gero bederen. Haatik, hamahiru urtez hamaika kantu eder, lasai, mitiko eta gordinek entzuleen belarri eta bihotzak markatu dituztela zalantzarik ez da. Hendaian hasi zuen orain bi aste talde gasteiztarrak Oruberen aurkezpen bira, eta Antxeta Irratiko estudiotik pasatzeko aukerarik ere izan zuen Jon Basagurenek.
00:00 - Dena Oskol
02:30 - Zauriei miazka
06:06 - Bigarren eskuko loreak
09:04 - Oasia
11:32 - Baleak
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: