Atzoko gai bera (Burutik)
Автор: Gabi de la Maza
Загружено: 2025-12-03
Просмотров: 437
Oroitzen nola besarkada xinple bat
ez den begi onez ikusi inoiz guretzat?
Nola normaltasun berri horrek guri
ez zigun eragin?
Nola zeinak beti izan duen aukeran
eraikitzea kaiolarik ederrena
aldarria egin zion berdin ustezko
askatasunari?
Musutruk irribarre bat hor kanpoan
lapurtzea bazen,
Ta hemen ordea musu bakoitza berdin
zeinen garesti den.
Oroitzen nola itxi zituzten herriak
inor inondik inora ez joateko asmotan?
Inork ez du bizi bizi izan dutena
hainbat mugalarik.
Oro geldik gintzaizkion esperoan
inoiz libratuko gintuen botikari.
Hemen esperoaz gain beste izanik
ez da sendagairik.
Ta ze merke izaten den askatasun hitza zenbaiten ahotan.
Ta ze garesti den hitz bakoitza gure 40 minutuetan.
Zomorro hura iritsi baina lehendik
legez urruntzeko bazuten aitzakirik.
Nonbait usatu genuen maitasuna
armaren pareko.
Ez zen alarma-egoeraren beharrik
ordura arte ekiditeko, nahiz eta larri,
kaleak gainezka jar genitzan berriz
elkar maitatzeko.
Ta ze merke izaten den askatasun hitza zenbaiten ahotan.
Ta ze garesti den hitz bakoitza gure 40 minutuetan.
Jakin gutun hau gaur idazten badut dela bada ezpada bihar indarrik ez banu.
Anzturak eskuak gurutzetan gaitu.
Berriz dut gaurkoan denbora soberan
biluzteko errotikan atzoko gai bera.
Kolpe lehorra nahiago dut aukeran.
Oroitzen nola besarkada xinple bat
ez den izan inoiz horren xinple guretzat?
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
/ @gabidelamaza
/ euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: