EKAIN, Historiaurreko zaldien magia (EUS)
Автор: ARANZADIciencia
Загружено: 2020-04-23
Просмотров: 1298
1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Antxieta taldeko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek Ekain kobazuloa eta paleolitoko labar-margo ikaragarriak aurkitu zituzten. Kobazuloan, gutxi gorabehera, 70 animalia-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia baina hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke bertan. Horregatik, 2008an UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuen beste 17 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste.
Mugarri hura ospatzeko Ekain Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ekainberrik hainbat ekitaldi antolatu dituzte maiatza eta ekainean zehar. Ekimen guzti hauek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, Donostia Kulturak eta Deba zein Zestoako Udalek babestu dituzte.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: