ARAUSTEAK 2024 Festa zirraragarri eta hezitzailea
Автор: Begoñazpi Ikastola
Загружено: 2024-02-09
Просмотров: 768
Itzelezko kolore erakustaldia, irudimena, sormena, ahalegina eta ikaskuntza. Dana dala, Begoñazpi Ikastolan aratusteak be hezkuntza aukera paregabea dira. Holan erakutsi dabe Haur eta Lehen Hezkuntzako neska-mutilek festa zirraragarri eta hezitzaile honetan.
Lehen Hezkuntzan, bizitza osoko ipuinak egia bihurtu dira: hiru txarrikumeak, Edurnezuri, Txanogorritxo, Hamelingo txirularia... Eta protagonistek ederto antzeztu dabez pertsonaiok. Ikasleei erronka ederto baten gainditzeaz gain, ipuinen zentzua aztertzeko be balio izan deutse. Esperientzia ederra. Hementxe dozue adibidea. Laster izango dogu ikusgai grabazio osoa.
Eta aipamen berezia merezi dabe irakasleek, jaialdian bete-betean murgildu dira eta. Gogoa, bizitasuna eta irudimena nagusi!
Itsas munduak Ikastolako Gaur Hezkuntzako txikienei habitat liluragarrian murgiltzeko eta dakiena baino gehiago jakiteko balio izan deutse. Jakina, ilusioz betetako eguna izan dabe.
Familioi be, eskerrik asko Begoñazpi Ikastolako aratusteetako ospakizunetan parte hartzeagaitik. Gure hezkuntza proiektuan oinarrizko eta garrantzitsuak zarie eta.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: