Ihesbide - Iheskide [Diska osoa]
Автор: naike4
Загружено: 22 янв. 2013 г.
Просмотров: 11 073 просмотра
Ihesbide taldearen bigarren diska "Iheskide", 2010an argitaratua. Izen aldaketa suposatu zuen honek taldearengan Tronpi (baxua) kartzelaratua eta aske geratu ostean.
Abestien zerrenda:
01 Go out! 00:00
02 Biktimak 03:14
03 Iheskide 06:40
04 Sentimenduen iraultza 10:36
05 Zer zara 14:08
06 Partida ez da bukatu! 17:32
07 Where are they now 21:45
08 Itzalpeko lagunoi 25:24
Ez etsi, eutsi (akustikoa) 31:06
Beraien web gunea: http://iheskide.org/
Taldekideak:
Petra (bateria)
Tronpi (baxua eta koroak)
Kata (gitarra eta koroak)
Xagu (ahotsa eta gitarra militarra)
Biografia (beraien web gunetik ateratakoa):
Ihesbide 2004an elkartu ginen bostkote moduan, elorrixoko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxuaz eta koroetan, Kata eta Xagu kitarrekin ta petra baterixagaz. Ihesbideren funtsa gustatzen zitzaiguna egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera desberdinen aurrean gure iritzia azaleraztea izan zen, musika bozgorailu bezala erabiliz.2006an zazpi abestiz osatutako maketa bat kaleratu genuen, Elorrixoko Ateneoan inprobisatutako estudioan grabatu genuena, Etxebaren laguntza ezinbestekoaz teknikari lenetan.
Bestalde, Gazte sareak eta Xirikak kaleratutako "gazte sortzaileen eskutik okupazioaren aldeko ohiuak" bilduman kanta bat sartzeko aukera ere izan genuen. Aulestin "Txortx" eta "Iñi"-ren laguntzaz grabatu genuena, eta baita "Txirringaz 2006″ ekimenerako kanta egiteko.
Uda hartan ordea, Anttonek taldea utzi zuen bidaia baten ondorioz, eta geratzen ginen laurok jarraitzea erabaki genuen, Gaizka ahotsean jarriz eta xagu ta kata koroetan.
Orduan kanta berriak sortzen hasi ginen eta 2008ko Martxoan "Dagokiguna" diska grabatu genuen, Ander (Shinova) teknikariarekin eta Maiatzaren hasieran kaleratu genuen, ondoren kontzertuei ekinez.
Urte hartako Uztailaren 22an, estatuaren aparatu errepresiboek, Tronpi eta beste hainbat lagun atxilotuak eraman zituzten, 5 egunez inkomunikaturik izanik eta tratu txarrak eta torturak jasanez.
Azkenik Espainiako salbuespen tribunalak espetxera bidali zuen Tronpi atxilotuetako beste batzuekin batera.
Iheskideok urte terdi inguruko geldiune egin genuen, denbora horretan kontzertu berezi pare bat soilik eskainiz, Kolditok (Sermond's) baxuaz lagunduta.
Geldiune hori igarota ordea, hainbat lagun, senide...i esker ulertu genuen aurrera ez jarraitzeak zapalkuntzaren garaipen bat suposatuko zuela eta zerbait egin behar genuela.
2009ko Abenduan eta 2010eko Urtarrila bitartean, Ander (Shinova) teknikariarekin, grabatu genuen "Iheskide".
Otsailaren erdialdera kaleratu genuen eta bertan talde ezberdinetako partaideak hartu zuten parte Juanra (KOP), Ulli (Kañeria 13), Endi eta Mikel (Edan)...Azkenik Taldearen izen aldaketa egin genuen Ihesbidetik Iheskidera.
Ihesbide zuzenekoetan agertzen garen musikarietaz aparte, errepresioaren ondorioz gure ondoan ezin duten hainbat lagunek eta atzeko lanetan aritzen diren hainbat pertsonek osatzen dugula aldarrikatuz, Iheskideak hain zuzen.
Egun, Tronpi espetxe Espainoletatik irten eta gero, aurreko laukotera itzuli ta Iheskidek Mauka disketxearekin kaleratuko dugu diska berria. Taldearen laugarren diska izango da eta Martxoaren 12tik Apirilaren 18ra Usurbilgo HIGAIN estudioetan grabatu genuen Haritz Harreguyrekin.
![Ihesbide - Iheskide [Diska osoa]](https://ricktube.ru/thumbnail/lC7SSRal0ao/hq720.jpg)
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: