Malko: "Ez gabiltza ondo, gaztetxeko kontzertu baterako sarrera ordaintzea kostatu egiten bazaigu"
Автор: Goiena Komunikazio Taldea
Загружено: 2025-12-18
Просмотров: 62
Musikazaleek musikazaleentzat sortutako 'Sona' bideopodcastaren bigarren denboraldia modu berezian amaitu da, leku berezi baten eta talde berezi batekin. Izan ere, Danbakaren azken edizioko irabazle Oñatiko Malko taldea gonbidatu dute Durangoko Azokako 'Berbagailua'-ra, eta "gogotsu" jaso du boskote oñatiarrak proposamena. 'Mimmugak' disko berria izan dute hizpide, besteak beste. Taldeko Maddi Arlanzon eta Anje Maiztegi izan dira elkarrizketan eta zuzenekorako propio prestatu dituzte 'Lekuzkanpo' eta 'Intziriak' zein 'Bigarren pertsonan' abestiak.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: