Zaratamo | Agurrik beroena, herritarren eskutik | 2025
Автор: Geuria - Hego Uribe herri komunikabidea
Загружено: 2025-05-29
Просмотров: 65
2025.05.21. Zaratamo. Danel Elezkano Bilbaok (Zaratamo, 1994) behar bezala esan dio agur esku pilota profesionalari. Goizegi, baina behar bezala. Erabakia, pena izugarriz, iaz iragarri egin zuen sare sozialen bidez, bideo hunkigarri batekin lagunduta, goizaldeko ordu txikietan. Gertukoentzat gauza jakina izan arren, kolpe gogorra ere izan zen pilotariaren berbak irakurtzea : "Ezin izango dut gehiago jokatu, ez profesional ez beste era batera ere. Gorputzak oihuz esan dit nahikoa dela".
Iragarpen hura aurrerago etorriko zenaren aurrerapena baino ez zen izan. Behin betiko agurra joan den maiatzaren 23an egin zuen Elexaldeko pilotalekuan, etxean. Zaratamo herri lasaia da berez, baina egun horretan nekeza izan zen kotxea uzteko lekua aurkitzea. Pilotalekuko 300 eserlekuak beteta zeuden, eta bertan kabitzen ez ziren ikusleak harmailetako goiko partean zeuden, egun hartan eskualdeko pertsona berezi batzuek prestatutako ekitaldi historiko haren lekuko izateko.
📷 Agurraren argazki guztiak: geuria.eus

Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: