201108041823 Bitoriano Loiola "Ospas" 85 urterekin jarraitzen du soinua jotzen 1823
Автор: TxokoMusikala
Загружено: 2011-08-01
Просмотров: 15747
(Emen idatzia dago "elkar izketa berarekin" oso interesgarria).
http://txokomusikala.blogspot.com/
2011-08-04an 84 urte zituenean jotako doinuak.
Oraindik ere herriko jaietan eta beste ekitaldi batzuetan parte hartzen du .
Gaur egun aktiboan dagoen soinujolerik edadetuena da
2016ko Abenduaren 28an hil zen.
2007-05-27an Azkoitiako Martitten ere omendua izan zen Epelarre eta Landakandarekin batera.
2007an Donostiako Kursaalean, Nazioarteko Trikitixa Jaialdian ere parte hartu zuen. Lau doinu jo zituen Janire bere biloba panderojole lagun zuelarik. Bertan jo zituen doinuak, 10 urte egin aurretik buruz hartutako piezak ditu. Oso txalotuak izan ziren Ospas eta bere biloba Janire.
Urtero, soinua jotzen ospatu izan du bere urtebetetzea.
Mendaron bizi bada ere, Mutrikuko Abeletxe baserrian jaiotakoa da, eta berak dionez, bere gazte denboran jaiero egiten zen erromeria bere jaiotetxean. Han ikasi omen zuen soinu txikia jotzen, solfeoaren arrastorik izan gabe, eta soinuak egin du ezagun.
Bi aldiz irabazi du 60 urtetik gorakoen trikiti txapelketa Zarautzen, Luzio Ubera panderojole zuela.
Bejon deizula "Ospas" eta segi horrela URTE ASKOAN
txokomusikaleko zaleak asko pozten gera zure presentziarekin.
Elkar Izketa: Noiz eta non hasi zinen soinu txikia jotzen?
Sasoitako kontua da ni soinua jotzen hasi nintzela. Olatzkoa naiz ni (Mutriku), Ibiriko Abeletxe baserrikoa. Jai iluntzetan erromeria egiten zen gure etxean. Nik 7 bat urte nituela hasi ginen, eta hamar bat urte iraun zuen. Taberna lege bat ere bazen han, eta bazter askotako jendea etortzen zen. Denak oinez, orduan ez zegoen biderik eta Mutrikutik gora. Ilundu baino hiru bat ordu aurretik hasten zen erromeria, eta iluntzearekin batera amaitu. Orduan, neska guztiek alde egiten zuten, eta gizonezko banaka batzuk gelditzen ziren, jokoan edo. Nik 17 bat urte nituela, baina, baserriko taberna kaxkar hari kalekoen zerga berdina jarri zioten, eta derrigorrean itxi egin behar izan genuen, zerga hori ordaintzeko adina ez zen urte guztian ateratzen eta. Taberna itxi zutenean amaitu ziren hango erromeriak. Ordurako ni soinua jotzen hasita nengoen.
Zeuk jarduten zenuen soinua jotzen?
Neuk, bai. Parean pandero joleren bat tokatzen bazen, ondo, eta bestela, neu bakarrik. Orduan ez zen oraingo konturik. Berezia izaten zen orduko erromeria. Han ez zen ezkondurik izaten, ezta 14 urtetik beherako gazterik ere. Dena sasoiko jendea izate zen han. Gazteek, ezkontzen zirenean, bi jaitan erromerira etortzeko baimena izaten zuten, baina bi jaitan bakarrik.
Sasoikoak eta bikotekiderik gabeak. Makina bat gauza ikusiko zenituen zuk, ala?
Izaten ziren halakoak ere ilunarekin batera. Dantzan gelditu ere egin gabe ibiltzen zen han jendea. Dantzarik egin gabeko neskarik ez zen izaten. Mutilak, berriz, iluntze aldera hasten ziren dantzan. Tellape barruan egiten zen erromeria, eta eguraldiak ontzen zuenean, kanpoan. Kanpora irtendakoan, baina, erdiek ez zuten dantzarik egiten. Ezkutuan nahi izaten zuten, ilunpeatan.
Eta Abeletxetik Larruskainera gero.
Bai, 17 bat urte nituela etorri zitzaizkidan Larruskainera joateko esanez. Hogei hilabetean joan nintzen, jaiero, hutsik egin gabe. Ordu eta erdiko bidea zen joaten, eta best horrenbeste, bueltakoan. Bueltakoa ez zen ederra izaten. Erromeria bukatzen zenean afaria ematen zidaten han, eta gero, hartu soinua bizkarrean, eta etxera. Eguneko ogerlekoa irabazten nuen orduan basoan lan egiteagatik, eta Larruskainen, zazpi ogerleko ematen zizkidaten eguneko, eta, gainea, afari ederra ere bai. Nik artean ez neukan gidatzeko baimenik, baina, eta plaza hartzeko, soinu joleak baimena behar zuen derrigor. Berrizko soinu jole batek hartu zuen plaza hura, eta gero erreleboa hartu nion nik. 18 urte egin gabe neuzkan Larruskainen hasi nintzenean, baina urte hartan, irailean, laga egin nuen, soldadutzara joateko.
Zein izan zenuen maisu?
Neure kontura ikasi nuen. Solfeoaren arrastorik ere ez daukat nik. Umetan, etxera etortzen zen soinu jolearen ondoan jartzen nintzen, eta halaxe. Elgeta (Jazinto Rivas) zen orduan hemen inguruetako onena. Gure anaia zenak banketxean lan egiten zuen, eta askotan elkarrekin bazkaltzen zuten. Lagun egin ziren, eta jai iluntze batean gure anaia zenak Abeletxera ekarri zuen, soinua jotzera. Bertan gelditu zen hiru-lau egunean, mantentze aldera niri soinua jotzen erakusteko. Harekin jardun nuen lau iluntzetan. Goizean ordu biko bidea egin oinez, egun guztia porlan zakuekin ibili, eta iluntzean etxeratzen nintzenean, zain izaten nuen. Giozean, berriz, bostetan jaiki eta beste ordu erdi bat aritzen ginen. Elgetak erakutsi zidan nondik hasi behar nituen piezak.
Zenbat gazte ote daude urtetan solfeoa ikasi ezinda. Nola liteke zuk dena buruz hartzea?
Nik burua ez dut bestela nekatzen eta. Esaten dute burua beste ezertan nekatzen ez duenak beti izaten duela kapazitate ona zerbaiterarako. Burua erabili ere egin behar da, baina, eta solfeoa dakitenek irakurri egiten dute eta ez dute buran hartzen.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: