TRIKITRAKA TRIKITRON 2004 (2x01) Azkoitia – “TXIRRIKLON, MIRRIKLON ETA TXIRIBIKLON”
Автор: Txirri, Mirri eta Txiribiton 50 urte
Загружено: 2024-05-22
Просмотров: 7437
Euskal Telebistak 2004. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 2. denboraldiko 1. atala da hau, 2003. urteko azaroan Azkoitiko Bakartxo antzokian grabatua.
Atal honetan, Txirrik hesi arriskutsua topatu du geltokira bidean eta bidetik erretiratu egin du Mirri eta Txiribiton etortzean harekin estropozo egin ez dezaten. Txirrik, kolorea falta zaiola pentsatu du eta graffiti bat margotzeko spray pote bat erostera joango da. Mirri eta Txiribiton, ordea, hesia erabiliz jolasean arituko dira.
Tartean, Graxiana sorgina azalduko da geltokian, sorginkeria ugari eginez. Horretaz gain, haurrek Pelipe trenari jaten emateko ikatz-jaurtiketan arituko dira. Hori gutxi balitz, Elvi sabeliztuna eta Ritxi untxia ere izango dira geltokian.
Azken partean, Mirrik Txirriri esango dio geltokian sorgin bat ikusi duela. Txirrik, gezurra esan diola usteko du, uste baitu sorginak ez direla existitzen. Orduan, sorgina azalduko da geltokian, baina sorgin hura Txiribiton izango da sorginez mozorrotuta, Txirriri txantxa egiteko asmoz. Bat-batean, benetako sorgina azalduko da: Graxiana sorgina. Gizakiak klonatzeko edabe magikoa prestatu du eta pailazoek erronka jarrita haien klonak egingo ditu: Txirriklon, Mirriklon eta Txiribiklon (aurrerantzean Txirri, Mirri eta Txiribiton junior izango direnak).
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: “Bart non ote nintzen ni?”, “Moro katua”, “Katxurri miliputxi”, “Zapi zuria” eta “Altza Pelipe!”
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: