TRIKITRAKA TRIKITRON 2006 (4X01) Azkoitia – ‘’ATSOTITZAK ASMATZEKO MAKINA’’
Автор: Txirri, Mirri eta Txiribiton 50 urte
Загружено: 2024-09-14
Просмотров: 3427
Euskal Telebistak 2006. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 4. denboraldiko 1. atala da hau, 2005. urteko urrian Azkoitiko Bakartxo antzokian grabatua.
Atal honetan, Txirri eta Txiribiton, ohiko moduan, Azkoitiko haurrak agurtzera azalduko dira. Hirurak batera daudela uste duten arren, Mirri ez da agertuko. Bestalde, Maitanek bere gustoko kanta bat joko du gitarrarekin. Pepittok, ordea, rocka gustoko duenez, Angus Young-arena egingo du.
Ondoren, Mirrik ideia borobila edukiko du: "zazpi eta zazpi hamalau, gora osasuna, riau riau"lehiaketa antolatuko du. Gero, Txirri eta Mirri siesta botatzen saiatuko dira. Txiribiton, berriz, dei garrantzitsu baten esperoan egongo da. Gainera, Kakusai gaiztoa eta Juanita detektibea ere geltokian egongo dira.
Hori gutxi balitz, gonbidatuak ere ez dira faltako. Batetik, Dunbadunba taldeak marinbekin musika egingo du. Bestetik, Marsel magoak, koloretako margoekin egingo du magia. Azkoitiako haurrek ere sari itzelak lortzeko aukera izango dute Txiribueltaka jolasean.
Saioaren amaieran, Mirri eta Txiribitonek modelo pasea antolatuko dute geltokian. Bat-batean, izaki misteriotsu batek makina harrigarri bat ekarriko du: atsotizak asmatzen dituen makina. Misterioa argitzeko, Juanita detektibe ausartaren laguntza izango dute.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: "Txirri, Mirri eta Txiribiton", "Ai, ahaztu zait!", "Atzo Hendaian nintzen" eta "Altza Pelipe!"
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: