TRIKITRAKA TRIKITRON 2006 (4X02) Azkoitia – ‘’KARKAUTEKO AKADEMIA’’
Автор: Txirri, Mirri eta Txiribiton 50 urte
Загружено: 2024-04-17
Просмотров: 5732
Euskal Telebistak 2006. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 4. denboraldiko 2. atala da hau, 2005. urteko urrian Azkoitiko Bakartxo antzokian grabatua.
Atal honetan, Txirri Azkoitiako haurrak agurtzera etorriko da. Mirri eta Txiribiton, berriz, Txirriri adarra jotzeko, ez dira agurtzera geldituko. Bestalde, Pepittok enpresa berria sotuko du: Pepitto air-lines. Ondoren, protesta formal bat egiteko, Txiribiton idazkari bihurtuko da. Gainera, Kakusai gaiztoa eta Juanita detektibea ere geltokian egongo dira.
Hori gutxi balitz, gonbidatuak ere ez dira faltako. Batetik, Dunbadunba taldeak puxikekin musika egingo du. Bestetik, Marsel magoak, koloretako zapiekin egingo du magia. Azkoitiako haurrek ere sari itzelak lortzeko aukera izango dute Txiribueltaka jolasean.
Saioaren amaieran, Txirri, Mirri eta Txiribiton Karkauteko akademiara sartuko dira, ertzain bihurtu ahal izateko. Horretarako, Egurmendi komandantea izango dute nagusi.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: "Bat, bi, hiru, lau ta bost", "Asto lehoia", "Kapitan pilotu" eta "Altza Pelipe!"
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: