Petrovaradineko gotorlekua, Novi Sad alboan. Petrovaradinska tvrđava
Автор: Koldo Tellitu
Загружено: 2025-05-06
Просмотров: 155
Danubio ibaiaren ertzean dago Petrovaradineko gotorlekua, Novi Sad hiria gainetik zaintzen duen eraikin historiko ikusgarria. Europako gotorleku handiena izan zen XVII. mendean, eta aldi berean, Austro-Hungariar Inperioaren gotorleku garrantzitsuena Balkanetan. Gotorlekuaren leku nabarmen batean kanpandorre-erloju bat dago, urrunetik ikusgai itsasontzientzat, eta berezitasun batekin: ordu-orratza minutukoa baino luzeagoa da. Gotorlekua ezaguna da "Danubioko Gibraltar" izenez.
Novi Saden ikur nagusitzat jotzen da, eta bere baitan ospatzen da 2001az geroztik Exit jaialdia, Europako hego-ekialdeko musika jaialdi handienetako bat.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: