TRIKITRAKA TRIKITRON 2010 (8x11) Gasteiz – “KAKUK LOVES SORGIÑA”
Автор: Txirri, Mirri eta Txiribiton 50 urte
Загружено: 2024-10-27
Просмотров: 1876
Euskal Telebistak 2010. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 8. denboraldiko 11. atala da hau, 2010. urteko otsailaren 1ean Gasteizko Printzipal antzokian grabatua.
Atal honetan, Kakusaik Marxiana sorginari maskota bat oparituko dio. Horretarako, "Telemaskota" enpresara deitu eta pailazoek maskota bat ekarriko diote.
Ondoren, bokata bat jaten ari dela, Txiribitoni hagin bat eroriko zaio. Hortzaren truke urrezko txanpona ematen dion maitagarria etorriko da bisitan. Hori dela eta, Mirri eta Txiribitonek diru piloa lortzeko estrategia bat pentsatuko dute.
Gainera, Musikolokoek euli-ehizan arituko dira, marinba joaz.
Azkenik, Marxiana eta Kakusai pailazoak estafatzen saiatuko dira. Bi denda postu jarriko dituzte geltokian eta Txirri, Mirri eta Txiribiton dirurik gabe uzten saiatuko dira, txorradak salduz.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek "Aitonamonak txapeldun", "Txutxupe", "Altza Pelipe!" eta "Txirri, Mirri eta Txiribiton", "Xelebrekeriak" eta "Goazen denok kalejiran!" bezalako abestiekin sortutako pot-pourria abestuko dute.
Доступные форматы для скачивания:
Скачать видео mp4
-
Информация по загрузке: